EU | ES

Berdintasuna

Lila koloreko logotipoa azaroaren 25ean

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, kartel instituzional bat egin genuen: kartel hori ilustratzeko, puntu lila bereizgarria ez ezik, Metro Bilbaoren logotipoa ere baliatu zen, atzealde beltz sendo baten gainean. «Batasuna dugu indargune» izan zen efemeridea ospatzeko aukeratutako leloa.

Ipuin-, argazki- eta pintura-lehiaketak

Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin izaniko konpromisoaren eta dedikazioaren 25. urteurrena ospatzeko, gai horri buruzko ipuin- eta argazki-lehiaketen seigarren edizioa deitu zen —salbuespenez, batera egin ziren—. Abenduan banatu ziren sariak, baita XXIII. Pintura Lehiaketakoak ere: kasu horretan, enpresako langileen seme-alabentzat izan ziren.

‘Machos en Flor’ antzezlanaren emanaldi berezia

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren barruan, ‘Machos en Flor‘ antzezlanaren emanaldi esklusibo bat antolatu zen Metro Bilbaorentzat urriaren 16an, eta 130 lagun bertaratu ziren. 

Jarduera berritzaile horrek langileen interesa piztu zuen. Haren bidez, gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat sortzen jarraitu ahal izan zen, eta, aldi berean, gure berdintasun-planetan lantzen ditugun gaien inguruko kontzientzia eta hausnarketa sortu zituen.

Jazarpenaren aurkako protokolo berria

Gure Tokian argitaratu zen laneko jazarpen eta jokabide desegokien aurrean esku hartzeko protokoloa eguneratuta. Dokumentu berria egokiturik dago sexu-askatasunaren eta transexualen berdintasun erreal eta eraginkorraren berme integraletara, bai eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideak bermatzearen alorreko arau-eskakizunetara ere.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.