EU | ES

Metro jasangarria 

77,2 milioi kotxeren zirkulazioa saihestu zen, energia berdea % 100ean erabiliz. 

Halaber, honako ziurtagiri hauek lortu ziren:

  • Energiaren kudeaketaren AENOR auditoria: ISO 50001.
  • Ingurumena kudeatzeko sistemaren AENOR auditoriak, ISO 14001 arauaren eta EMAS adierazpenaren arabera. 

Energiaren osoko kontsumoa honako hau izan zen: 72,56 GWh urtean; energiaren osoko aurrezpena 1,40 GWh izan zen urtean. 

  • Sarera itzulitakoa: 0,92 GWh urtean
  • Geltokietako energia-berrerabilera: 0,48 GWh urtean.
  • Azpimarratu behar da 0,050 GW/h/urte Bilbobusen autobus elektrikoak birkargatzera zuzendu zirela. Birkarga hori Metro Bilbaotik soberan geratu zen energiatik hartu zen. Medusa proiektuaren ardatza birkarga adimenduneko sistema bat da, birkarga ahalbidetuko duena Metro Bilbaoren potentziaren eskuragarritasunaren arabera, batez ere gaueko orduetan, bi zerbitzu horiek euren jarduna murrizten dutenean; aldi berean, sistemak terminal bakoitzeko karga monitorizatu, aztertu eta egokitzen du.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.