EU | ES

100 milioi bidaia

2024. urtea ehun milioi bidaiarekin baino gehiagorekin itxi genuen, eta, hortaz, Bizkaiko garraio publikoaren erreferente gisa finkatu ginen.

Mugikortasun gehiago aisialdiagatik 

Zehazki, ehunekotan adierazita, igoera nagusia asteburuetan eta jaiegunetan gertatu zen, lanegunekin alderatuta; azken horietan, berriz, igoera handiena arratsaldeetan nabaritu zen. Azpimarratzekoa da egun esanguratsu batzuen eragina, hala nola Errege Koparen tituluaren ospakizuna, apirilaren 11n, egun horretan gure historiako bidaia kopururik handiena erregistratu baitzen: 485.997 balidazio. 

Aisialdiaren eragina gorabehera, lanegunek jarraitu zuten bidaien bolumen handiena kontzentratzen: 310.886 egunean, batez beste, hau da, 2023an baino 22.000 bidaia gehiago egunean. Ehunekotan neurtuta, baina, hazkunde handiena jaiegunetan eta igandeetan gertatu zen: % 91, eta 14,1, hurrenez hurren.

Lanegunetan, bidaia gehien izan zituen ordu-tartea 7:45etik 8:00etara bitartekoa izan zen, eta igoera handiena izan zuena 17:45etik 18:00era bitartekoa.

Urteko markak

Hiru egun nabarmendu ziren urteko marka gisa. Alde batetik, apirilaren 11koa; egun horretan, Athleticen kopa titulua ospatzeko xedez Gabarra atera zenean, Metro Bilbaoren historiako bidaien bolumen handiena erregistratu zen (485.997). Bestetik, azaroaren 28 eta 29koak: egun horiek, hurrenez hurren 380.675 eta 374.244 bidaiekin, erabilera handieneko bigarren eta hirugarren egun gisa nabarmendu ziren, bata Ahtleticen Europa Leagueko partiduarekin, eta bestea Black Fridayarekin.

Geltokirik erabiliena

Zazpikaleak/Casco Viejo jarraitu zuen rankingaren lehenengo postuan, 8.270.640 bidaia izan baitzituen. Haren atzetik, beti bezala, Santimami/San Mamés geltokia egon zen, 7,45 milioi balidazio baino gehiago izan baitzituen, gehien hazi zena izateaz gain (879.851 balidazio gehiago), eta gero Abando (6.908.933) eta Moyua (6.799.368).

Gainera, ehunekotan neurtuta, Bolueta izan zen gehien hazi zen geltokia (% 15,2), hortik pasatu diren bidaiarien kopurua 1,6 milioikoa izan bada ere. 

Ertzetan, geltoki erabilienak honako hauek izan ziren: Barakaldo (3.804.462 bidaia) eta Gurutzeta/Cruces (3.669.243) 2. Linean, eta Areeta (3.570.544 bidaia) eta Algorta (2.603.630) 1. Linean.

Creditrans eta Bidai Oro gehiago

Creditrans finkatu egin zen gehien erabilitako bidaia-txartel gisa, % 56,7rekin, eta kopuru absolututan gehien hazi zena izan zen: 6.276 erabilera gehiago. Kopuru erlatibotan, berriz, hileko abonuak izan ziren gehien hazi zirenak, batez ere Bidai Oro, haren erabilera % 28,6 igo baitzen aurreko urtekoaren aldean. 

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.