EU | ES


Etorkizuneko metroa: trenen flota berritzea

Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia Metro Bilbaoren mantentze-lanetarako kotxetegietan izan ziren Sopelan uztailaren 8an, eta Metro Bilbaoko flota berritzeari buruzko xehetasunak eman zituzten. 

Berrikuntza estrategiko bat da, etorkizunera begira Bizkaiko garraio publikoaren sistema indartzera bideratua. Ia hiru hamarkada lurraldea egituratzen eman ostean eta 100 milioi erabiltzaile gainditu eta gero, bi administrazioek etorkizuneko metroa prestatzeko garaia iritsi dela zioten.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi eta Metro Bilbaoren presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak aurreikusitako prozeduraren berri eman zuten: batetik, 37 unitate ordeztea, zerbitzuaren edukiera % 12 handitzeko; bigarrenik, seinaleztapen-sistema modernizatzea, CBTC sistema ezarrita, eta, horri esker, segurtasuna, automatizazioa eta erantzuteko gaitasuna hobetzea; eta, hirugarrenik, egungo aginte-postua eguneratzea. 

Aurrerapen horiekin, Metro Bilbao datozen hamarkadetarako prestatzen ari da, eta egokitzen ari da, halaber, gero eta handiagoa den eskarira, guztia ere mugikortasun-eredu jasangarriago eta efizienteago bat sustatzeko. 

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.