‘Ez molestatu’ kanpaina
“Ez dut entzun nahi zure zarata”, “Ez ditut entzun nahi zure bideoak”, “Ez dut entzun nahi zure berriketa”. Argia eta zuzena da mezua. Metro Bilbaok ondotxo daki errealitate hori gogaikarria dela bezeroentzat. Hori ikusirik, kanpaina bat abiarazi zuen hiru hizkuntzatan: tonu alaian, gogorarazten du beharrezkoa dela entzungailuak erabiltzea, ozen berba ez egitea, eta trenez bidaiatzen duten pertsonak errespetatzea.
Zenbait euskarri binilatu —hala nola eskailerak eta makinak— eta nasetan jarritako pieza apaingarriak baliatu ziren ekintza deigarri horretarako. Haren helburua zen errespetua eta edukazioa eskatzea metroa erabiltzen dutenei. Hala, indartu egin zen Metro Bilbaoren balioetako bat.