Geltoki guztietan doako wifia jartzen amaitu dugu
Doako wifia sareko 42 geltokietan instalatzen amaitu dugu. Zerbitzuak ahalbidetzen du telefonoetatik eskuragarri dagoen sarera sartzea eta 15 minutuko doako konexioa izatea, honako hau egin ahal izateko: albisteak eta mezu elektronikoak irakurtzea, sarea sozialak erabiltzea… eta, era horretan, geltokietako itxaronaldi laburra aprobetxatzea.
Konexio gehien kontzentratu zituzten geltokiak honako hauek izan ziren: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta San Ignazio; eta konektatutako gailuen hizkuntzak honako hauek: gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana eta, jakina, euskara.