Metro Bilbaok ikasleen bisitak jaso zituen berriro
Ikastetxeen bisitak irailean itzuli ziren Metro Bilbaora. Bisita horien helburua da gure instalazioak erakustea, bai eta gure enpresaren funtzionamenduaren berri ematea ere, Bizkaiko garraio publikoaren ardatz egituratzaile gisa.
Bisita bakoitzak ordu eta erdi irauten du. Gure bulegoetan hasten dira: Metro Bilbaoren historiari eta balioei buruzko hiru bideo labur erakusten dira, baita instalazioetako jokabide-arauak eta segurtasuna bermatzeko gakoak ere. Proiekzioa amaitu ostean, joko interaktibo bat hasten da: galdera eta erantzun dibertigarrien bidez, transmititutako kontzeptuak barneratu dituzten egiaztatzen da.
Talde bakoitzaren bigarren geltokia Nafarroa kaleko Aginte Postu Zentralizatuan egiten da, eta, ondoren, geltoki berezienetara abiatzen da.
Horretaz gainera, garraio publikoaren garrantzia nabarmendu zen, eta, horrekin batera, Metro Bilbaok defendatzen dituen zenbait balio erakutsi zitzaizkien belaunaldi berriei, hala nola inklusioa, berdintasuna, errespetua…