II Underrun
270 kirolarik baino gehiagok arrakastaz eta jai-giroan amaitu zuten Underrun lasterketaren bigarren edizioa.
Metro Bilbaoren trenbideetatik barrena ia zortzi kilometroan egindako lasterketa berezi hori Moyua eta Ansio geltokien artean igarotzen da, eta bizia eraman zuen metroaren tuneletara gau-partean.
Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Eneko Arruebarrena eta Barakaldoko alkate Amaia Del Campo izan ziren anfitrioiak lasterketaren irteeran eta helmugan, hurrenez hurren. Kirol-munduko pertsona ospetsu ugarik parte hartu zuten, eta haiek markatu zuten martxa parte-hartzaileen aurretik.
Izen-emate solidarioari esker, 4.400 euro baino gehiago bildu ziren, eta kirol inklusiboan aritzen den Haszten elkarteari eman zitzaizkion dohaintzan.





