Hogei bat geltokitan esku hartu zen, nasen eta trenen arteko irisgarritasuna hobetzeko
Ekimen horiei esker, trenaren eta nasaren artean -altuera eta espazio aldetik- geltoki batzuetan zegoen diferentzia gainditu zen.
Oraingoan, hobekuntzak hogei bat geltokitako nasetan gauzatu ziren, bi lineetan, nasaren eta trenaren artean geratzen den altuera berdinduz.
Arrapala horiek nasetako ertzetan instalatzerakoan, helburua izan zen puntuak mugikortasun mugatua duten pertsonei zuzendutako ateekin kointziditzea.
Orobat, arrapala bakoitza modu independentea instalatu zen, puntu bakoitzean behar diren egoera konkretuetara egokituz. Esku-hartzearen geroagoko fase batean, bigarren elementu bat jarri zen hori beharrezkoa izan zen lekuetan. Gomazko profil trinko eta sendo bat da, ‘gap filler’ izenekoa, nasaren ertzetik instalatzen dena nasa bera eta trenerako sarbidea bereizten dituen espazioa murrizteko.
Neurri horiek, irisgarritasuna hobetu ez ezik, trenera igotzeko eta hortik jaisteko denbora-tarteak murrizten lagundu ere egiten dute.