Hizkuntza-kudeaketa
Euskal literatura geltokietan
Haur eta gazteentzako euskal literaturari balioa emateko, Metro Bilbaok “Bazen behin…” erakusketa estreinatu zuen udazkenean. Esposizio horrek 20 panel zituen, euskarazko liburuen idazleen eta ilustratzaileen lanak ezagutarazteko. Bost geltokitan ipini ziren: Zazpikaleak/Casco viejo, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés eta Deustu.
“Erakusketa hau Metro Bilbaoren DNAren parte gisa ulertzen dugu. Irakurketaren, gure hizkuntzaren eta gure gizartearekin konprometitutako garraiobide baten arteko topagune bihurtzeko jartzen dugu martxan”, nabarmendu zuen Eneko Arruebarrena Zuzendari Nagusia.

Euskararen Eguneko kartela
Iaz ere Euskararen Eguna ospatu genuen abenduaren 3an, eta data hori oroitzeko kartelak ipini genituen geltokietan. Haietan, berba-joko bat baliatu zen ‘Metro Bilbaho Euskaraz’, gure hizkuntza erabiltzera animatzeko.

Bardin argitalpena
Buletin hori urtean bitan argitaratzen da, eta, haren bidez, enpresak euskararen eta berdintasunaren arloan egindako berrikuntzak jakinarazten zaizkie langileei.

Ahobizi edo Belarriprest
Hizkuntza Kudeatzeko III. Planaren esparruan, beste ekintza bat ezarri zen gure erakundean euskararen erabilera sustatzeko. Urritik, Gure Tokiko «Nor da nor» atalean, Ahobizi edo Belarriprest ikonoak ikus daitezke langileen informazioarekin batera, plantillako pertsona bakoitzaren hizkuntza-maila kontuan hartuta. Ekimen horren helburua da komunikazioa erraztea, eta, hala, hizkuntza-ingurune inklusibo bat sustatzea.

Irakurketa
Bilbo Zaharra euskaltegiak Arriaga Antzokian urtero antolatzen duen euskal literaturako Klasikoen Irakurketa Jarraituan parte hartu genuen 2024an. Edizio horretan, hamazazpigarrena, Kirmen Uribe idazle ondarrutar ospetsuaren Bilbao-New York-Bilbao lana izan zen protagonista.