EU | ES

Saria 100 milioigarren bidaiariari

100 milioi bidaia, 2023arekin alderatuta %8,6ko igoerarekin

Metro Bilbaoren erakunde-arduraren politika GIH guztien, 17en inguruan egituratuta dago, bereziki «Hiri eta komunitate iraunkorrak» helburuari begira, gure lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa errazteko bitartekoa garelakoan.

Metro zerbitzua

Pertsonak

Metro bat baino gehiago

‘Ez molestatu’ kanpaina

“Ez dut entzun nahi zure zarata”, “Ez ditut entzun nahi zure bideoak”, “Ez dut entzun nahi zure berriketa”. Argia eta zuzena da mezua. Metro Bilbaok ondotxo daki errealitate hori gogaikarria dela bezeroentzat. Hori ikusirik, kanpaina bat abiarazi zuen hiru hizkuntzatan: tonu alaian, gogorarazten du beharrezkoa dela entzungailuak erabiltzea, ozen berba ez egitea, eta trenez bidaiatzen duten pertsonak errespetatzea.

Agate Deunaren koruak

Agate Deunaren ohiko ospakizunarekin bat egin genuen, eta zenbait abesbatzaren emanaldiak izan ziren instalazioetan. Bilbo, Barakaldo eta Getxoko hiru abesbatza aritu ziren kantuan 11:00etatik 13:00etara; hala, bidaiariak animatu zituzten beren errepertorioko hainbat herri-abestirekin —horien artean, jakina, Agate Deuna—. Arratiako Korua ere bisitan izan genuen, urtero bezala.

Moyua, San Mamés giroan jantzita Kopako finalerako

Kopako finala zela eta, zenbait ekintza antolatu ziren Athletici laguntzeko. Moyuako geltokia nabarmendu zen; izan ere, zuri-gorriz jantzi zen San Mamés futbol-zelaia birsortzeko. Ia 2.000 metro koadro hartu zituen, ekimen original horri forma emateko: modu biziki fidelean erreproduzitu zuen Katedralean bizi ohi den giroa.

Metro Kultura

Lankidetzan antolatutako kultura-agenda bateratu bat da, doakoa eta hilerokoa. Formatu digitalean ez ezik, paperean ere eskura daiteke geltokietako erakustokietan.

Underrun

270 kirolarik baino gehiagok arrakastaz eta jai-giroan amaitu zuten Underrun lasterketaren bigarren edizioa.

Metro Bilbaoren trenbideetatik barrena ia zortzi kilometroan egindako lasterketa berezi hori Moyua eta Ansio geltokien artean igarotzen da, eta bizia eraman zuen metroaren tuneletara gau-partean.

Bat egin genuen LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunarekin

Abando geltokian ospatu genuen efemeride hori, inklusioa eta berdintasuna sustatzeko gure enpresa-balioei jarraikiz. Geltoki horretan, panelak ipini eta bankuak apaindu ziren, Bilbao Bizkaia Harro jaialdiari loturiko motiboekin. Hamargarren edizioa izan zuen aurten jaialdi horrek.

Aste Nagusiko kanpaina

Gargantua instalatu zen Moyuan. Zehazki, Ercilla eta Elkanoko fosteritoetan; hantxe eman zuen Aste Nagusia, Bilbo erdiko Moyua plazan.

Bi fosterito horiek Bilboko jaietako ikono enblematiko bilakatu ziren, eta paretik igarotzen ziren milaka pertsonaren arreta erakartzen zuten egunero.

Gabonetako kanpaina

Metro Bilbaoko hogei bat geltoki galaz jantzi ziren Eguberri-jaiak ospatzeko: Gabonetako zuhaitzak, etxeko txikiek Olentzero eta Errege Magoei gutunak bidaltzeko postontziak, eta are Olentzeroren irudiak mastetan, Mari Domingi eta galtzagorri dibertigarriak alboan dituela, teleadierazleetatik agur eginez.

Metro Bilbaok ikasleen bisitak jaso zituen berriro

Ikastetxeen bisitak irailean itzuli ziren Metro Bilbaora. Bisita horien helburua da gure instalazioak erakustea, bai eta gure enpresaren funtzionamenduaren berri ematea ere, Bizkaiko garraio publikoaren ardatz egituratzaile gisa.

Metroa zenbakitan

Sarea

Ibilgailuak

Eskaria eta kudeaketa

Ekonomikoak

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.