EU | ES

Bat egin genuen LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunarekin

Abando geltokian ospatu genuen efemeride hori, inklusioa eta berdintasuna sustatzeko gure enpresa-balioei jarraikiz. Geltoki horretan, panelak ipini eta bankuak apaindu ziren, Bilbao Bizkaia Harro jaialdiari loturiko motiboekin. Hamargarren edizioa izan zuen aurten jaialdi horrek.

Ortzadar elkartearen eskutik, geltokietako Meats pantailetara eraman zen ekitaldiaren sustapena, egun horietan hiriburuan egin zen Zinegoak Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen LGTBIQ+ Jaialdi ospetsuarekin egin zen bezalaxe. Era berean, trantsizio propio batzuk diseinatu genituen, Harrotasun Eguna nasetako pantaila digitaletan bistaratzeko.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.