EU | ES

Moyua, San Mamés giroan jantzita Kopako finalerako

Kopako finala zela eta, zenbait ekintza antolatu ziren Athletici laguntzeko. Moyuako geltokia nabarmendu zen; izan ere, zuri-gorriz jantzi zen San Mamés futbol-zelaia birsortzeko. Ia 2.000 metro koadro hartu zituen, ekimen original horri forma emateko: modu biziki fidelean erreproduzitu zuen Katedralean bizi ohi den giroa.

Nasetako eserlekuek estadioko aulkiak ziruditen; zoruak zelaiko belarra birsortu zuen, eta hormek, berriz, harmailak erreproduzitu zituzten, zaleen benetako irudiekin. Makina bat selfie atera zituzten halako murgiltze-esperientziarekin; apaingarriak ere jarri ziren eskaileretan, paperontzietan, makinetan eta atarietan.

Petronorrek bultzatu zuen geltokiaren eraldaketa integrala —Athleticen babeslea den heinean—, eta Metro Bilbaoren lankidetza izan zuen eginahal horretan.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.