Navilens seinaleztapena
Aurrera egiten dugu ikusmen-desgaitasuna duten pertsona guztien irisgarritasunean, Navilens aplikazioa sare osora hedatzearen bidez. Era horretan, edozein motatako ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak gidatzea ahalbidetu zen.
ONCErekin batera hasieran garatutako proiektu pilotuaren ostean, seinaletika hau sare osora hedatu zen, informazioa eskainiz bai mezzaninako teleadireazleetan eta bai nasetan instalatutakoetan. Era horretan, pertsona horiek bertatik bertara ezagutu dezakete -adibidez- zenbat minutu falta diren trenak pasatzeko, zenbat kotxe dituen tren bakoitzak edo une horretan ematen ari diren abisuak.
Seinaletika horrek ahalbidetzen du distantzia handitik irakurtzea, edozein argiztapen eta angelurekin, teleadierazle horietan erakusten den informazio dinamikoa ahotsez eskainiz. Horretarako, informaziora euskarri horren bidez iritsi behar duen pertsonak gauza bakarra egin behar du: helburu horretarako eskuragarri dauden bi aplikazioetako bat bere telefono mugikorrean deskargatuta izatea. Aplikazio horiek honako hauek dira:
NaviLens: ikusmen-desgaitasuna edo osoko itsutasuna duten pertsonei zuzenduta. Kodea eskaneatzen duen pertsonak piktograman sartutako informazioa jasotzen du, bai lokuzio moduan eta bai mugikorraren pantailan idatzita.
NaviLens GO: ikusmen txikia edo ikusmen-hondarra duten pertsonei zuzenduta, eta baita bestelako desgaitasunak dituzten pertsonei ere zuzenduta, zeren informazioa modu bisual eta errazean erakusten baita, formatu ugaritan (audio-gida, easyreading, zeinu-hizkuntzazko bideoak …).
Bi aplikazio horiek -IOS eta Android sistemetarako daude eskuragarri- irekita izanda, beharrezkoa da gailu horretako kamerarekin dagokion piktogramara enfokatzea, bilatzen den informazioa eskuratzeko.